Xabier Leteren lirika jasotzen duen bilduma argitaratu dute: "Poema eta abesti guztiak"

Aiurri 2022ko abe. 2a, 11:54
Gipuzkoako foru aldundia

Hamabi urte igaro dira Xabier Lete abeslariaren heriotzaz geroztik. Bada, urteurrenaren atarian, bere poesia eta kantuak gordetzen dituen bilduma argitaratu dute bost argitaletxek: Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela eta Txalaparta, Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegi unibertsitateko irakasleen —Leteren obran adituak— ekimenez. Bide horretan, Euskal Editoreen Elkartea arduratu da edizioaz.  Emaitza? Mila orriko errepasoa, euskal kantagintzak eman duen ahots nabarmenetarikoari. 

Hitzaurrea eta zenbait ohar lagun, hiru alek ondu dute obraren bizkarrezurra: 

  • Lehen alea: 1968-1981 urte bitarteko lehen hiru liburuak.
  • Bigarren alea: 1990-2008 arteko hiru liburuak, bere ibilbideko azkenak.
  • Hirugarren alea: abestiez nahiz poema solteez gain, argitaragabeko bi poema-sail eta beste hainbat abesti eta itzulpen."Argi esan behar dugu ez ditugula zirriborro moduan zeuden poemak hemen argitaratu" diote, xehetasunak eman nahi aldera, antolatzaileek, "alegia, argitaragabeak izanik ere, inprimatzeko moduan zeuden testuak soilik sartu dira, ez agendetan, paper solteetan eta abarretan dauden eskuz idatzirikoak edo testu zatiak".

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!