Eguerdiko 12:00etan egingo da postuen irekiera, Kantazaun elkarteak girotuta. Hala, herriko hainbat merkatarik izango dira bertan beren postuekin: Gurutzeta, Adarrazpi, Itsaspe eta Toñi, Lekar eta Suaira, Casa Ezeiza eta Osane. Liburu postua ere izango da.
Bien bitartean, umeei begirako tailerrak ere egongo dira, besteak beste, Ikasmin akademiaren eskutik, baita Egape Ikastolako ikasleek ipinitako janari-postua ere. Jarraian, bazalorduan zozketa egingo da: bertaratu direnen artean, 50 euroko hiru saski egongo dira jokoan.
Arratsalde partean, aldiz, 17:30ean, taloez, gaztainez eta sagardoaz gozatzeko aukera egongo da, eta Elektropottote elektrotxarangak emango dio amaiera egunari iluntzeko 19:30ean hasiko den kalejirarekin.