Gabonak | Urnieta

Gabon giroko azoka, gaurkoan Urnietan

Aiurri 2022ko abe. 10a, 09:12
ÂİTxintxarri

On Bizi elkarteak egun osoko egitaraua antolatu du, Zaldundegi plazan.

Toñi, Osane, Karmen, Lekar eta Suiara estetika guneek euren egunerokotik atera eta postua jarriko dute plazan. Ikasmin akademiak liburuak salduko ditu eta Egape ikastolak janari postua ipiniko du. Goizean zehar Kantazaun taldeak girotuko du azoka. Arratsaldeko 14:00tan hiru saski zozkatuko dituzte.

Arratsaldean taloa eta gaztainak jateko aukera eskainiko dute eta ospakizunari amaiera emateko Elektropottotte txarangarekin kalejira izango da.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de ikasmin akademia (@ikasmin)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!