Euskaltel Euskadin jarraituko du Mikel Iturriak

Aiurri 2022ko abe. 11a, 18:03

Iturria 2022ko urtarrilean

Horrenbestez, urnietarrak hamar urte beteko ditu profesional mailako tropelean. Urte baterako berritu du. Iturria bere ibilbide osoa Euskal Herriko taldeetan osatzen ari da.

 

Mikel Iturria: "Atsegina da proiektu honen parte izatea beste urte batez. Bestetik, aurtengo denboraldia ez zen nahi nuen bezala atera, baina orain entrenatzen nago datorren urteko askoz hobea izateko".

 

Jorge Azanza, kirol zuzendaria: "Iturria taldeko oinarri bat da, nahiz eta bi urte eman dituen COVIDarekin zailduta eta ez osasun osoz. Baina ondo dagoenean, gizon petoa da, esperientzia handikoa eta taldeari ekarpen handia egiten diona".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!