"Metropolis" pelikula izango da Saroben, zuzeneko musikarekin

Aiurri 2022ko abe. 12a, 10:19

“Metropolis” pelikula izango da ikusgarri Saroben, hilaren 27an, arratsaldeko 19:00etan. Horrez gain, proiekzio berezia izang oda, izan ere, zuzeneko musika lagun izango du ikus-entzunezkoak, Joxan Goikoetxearen eta Roberto Yabenen eskutik.  

Hala, bina sarrerako lau sorta zozkatuko ditu Urnietako Udalak. Eta, nola parte hartu? Batetik, Saroben jarritako kutxatilean izena eman daiteke, baita Udalaren webgunean edo mugikorrerako aplikazioan sartuta  ere. Oro har, bost euroko kostua izango dute sarrerek. 

Sinopsia

Fritz Lang zuzendariaren METROPOLIS (1927) filmaren proiekzioa, zuzeneko sintetizadoreen musikarekin, Joxan Goikoetxearen eskutik. Roberto Yabenek lagunduko dio gitarra elektrikoan. Fritz Langek zuzendutako zientzia fikziozko film mutu alemaniarra da Metropolis, 1927koa, eta Alemaniako zinema espresionistako eta munduko zinemaren historiako film handienetako bat da. Musikaren atalak 1994an Joxan Goikoetxeak konposatutako soinu-banda du ardatz, film mutuei laguntzeko erabiltzen zen bat-bateko estiloaren antzekoa, baina fikzio hiperrealista eta espresionista nabarmentzen saiatzen den tratamendu elektronikoarekin.


Fitxa artistikoa

  • Sintetizadoreak: Joxan Goikoetxea
  • Gitarra elektrikoa: Roberto Yaben
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!