Gabonak | Urnieta

Sarobera iritsi da Goazen 9.0: amaitu dira sarrerak jada

Aiurri 2022ko abe. 14a, 09:00

Goazen 9.0 musikala taularatuko da Saroben, Gabonetako emanaldien harira. Hilaren 30ean izango da hitzordua, arratsaldeko 17:30ean hasita: azkar ibili dira urnietarrak baita inguruetako herrietako bizilagunak ere, izan ere, agortu dira jada sarrerak. 

Bost euroko kostua izango du sarrerak; alabaina, bina sarrerako lau sorta zozkatuko dira, parte hartzen duten herrikideen artean. Hala, Saroben jarritako kutxatilean izena eman daiteke, baita modu digitalean ere, Udaleko webgunean, edo mugikorreko aplikazioan. 

Sinopsia

Iritsi da Go!azen 9.0 denboraldi berria!
Aurten Saioa, Gontzal eta Alain izango dira Basakabiko ikasle berriak, eta haietako batek, sekretu bat gordetzen du. Nola moldatuko dira berriak jada "beteranoak" diren gainerako ikasleekin? Maitasun istorioak, gezurrak, abentura eta musika! Musika eta dantza izango dira aurtengoan ere gure protagonista.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!