Gizonezkoen jubenil eta senior taldeek ez dute garaipenik eskuratu asteburuan

Aiurri 2022ko abe. 13a, 10:12

Bi partida jokatu ziren iragan asteburuan, besteek atsedenaldia zuten. Urnietarrek ezin izan zuten partida bakar bat ere irabazi.

Iragan asteburuan eskubaloiko gizonezkoen senior eta jubenil taldeak soilik lehiatu ziren ligan. Urnieta Artola Harategia taldeak galdu egin zuen Txikipolit Zarautzen aurka, larunbat arratsaldean (31-24). Urnietarrak partidan sartuta mantendu ziren, nahiz eta, atsedenaldian, 3 goleko abantaila lortu zuten etxekoek (14-11). Bigarren zatiaren hasieran UKEko mutilek erritmoa eutsi zuten, baina zarauztarrek 5 minututan 6-0eko partziala lortu eta garaipena bideratuta utzi zuten.

Urnietako Guria Jatetxea taldeak ere ez zuen zorterik eduki; galdu egin zuten Legazpiko Karibe Zaharraren aurka, Bikuña kiroldegian (24-19). Urnietarrek ezin izan zuten garaipenarekin hasi multzoen faseko bigarren itzulia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!