Gabonak | Urnieta

Hainbat ekintza antolatuko dira Gabonetan

Aiurri 2022ko abe. 13a, 12:04

Gabonetan haur, gazte eta helduei zuzenduriko hainbat ekintzez gozatzeko aukera egonen da Urnietan herriko elkarteek buruturiko lanari esker.

Etxeberri plaza

Etxeberri auzo elkarteak argiak jarri eta piztuko ditu Etxeberri plazan abenduaren 16an. Hortaz gain, urte amaiera girotzeko abenduaren 30erako bingoa, txokolatada, DJ Mai eta kanpai entseguak antolatu dituzte arratsaldeko 16:30etik aurrera.

Musika eskolako kontzertuak

Musika gustuko dutenek Lourdes Iriondo Musika eskolako ikasleen kontzertuez gozatzeko aukera izango dute Sarobe arte eszenikoen gunean. Abenduaren 19an eta 20an kontzertu orokorrak eskainiko dira arratsaldeko 18:30ean. Eta abenduren 21ean berriz, musika tailerreko ikasleak entzuteko aukera egongo da 17:00etan. Egun bereko 19:00etan ostera, piano entzunaldia egongo da.

Umeentzako jarduerak

Herriko txikienek ere izango dute non aukeratua aurtengo Gabonetan. Ludotekan esaterako, eskaintza zabala topatuko dute. Abenduaren 26an ipuin kontaketa Marisa Tabernerorekin 5-6 urtekoentzat. Abenduaren 27an, esku lanak eta jolasak 7-8 urtekoentzat. Abenduaren 28an, esku lanak eta jolasak 9-10-11 urtekoentzat. Abenduaren 29an, esku lanak eta jolasak 5-6 urtekoentzat. Eta urtarrilaren 2an ipuin kontaketa Marisa Tabernerorekin 3-4-5 urtekoentzat. Ekintza horiek guztiak 17:00-18:30 bitartean garatuko dira.

Kiroldegian bestalde, jolas erraldoiak izango dira urtarrilaren 3an, 16:30-18:30 bitartean. Eta hurrengo egunean aldiz, puzgarriak 11:00-13:00 eta 16:30-18:30 bitartean.

Olentzero eta Mari Domingi

Ohiko moduan, abenduaren 23an, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera izango da Egape Dantza Taldeak antolatuta. Umeentzako zita berezia inondik ere. Berrasoeta parketik San Joan plazaraino ibilbidea gauzatuko dute 17:30 inguruan hasita. Txanbolin txistulari bandak, Anabasek eta musika eskolako trikitilariek ere parte hartuko dute desfilean. Desfileak irauten duen bitartean behin-behineko etenaldi partzialak egongo dira, baina ez da errepide mozketarik izango. 19:00etan Olentzero eta Mari Domingiri agurra egingo zaie ermita parean eta gutunak emateko aukera egongo da. Halaber, Sorginek postua jarriko dute egun horretan arratsaldean San Joan plazan.

Errege Magoak

Errege magoak ere iritsiko dira Urnietara, urtarrilaren 5ean, hain zuzen. Gaspar, Baltasar eta Meltxor erregeek oparitxo bana emango diete urnietan erroldaturiko 0-6 urte bitarteko haurrei, hau da, 2016tik aurrera jaiotakoei. Banatuko den opariak balore ekologikoak indartzea izango du xede. Erregeei harrera 16:00etan egingo zaie elizan. Ondoren, herrian zehar ibiliko den kabalgatari hasiera emango zaio 18:00etan, eta, azkenik, opariak banatuko dira kontzejupean 19:00etatik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!