Gabonak | Urnieta

Gabon kanten entseguak egingo dira hilaren 13an eta 20an

Aiurri 2022ko abenduaren 13a

Abenduaren 24an Gabon kantak abestuko dituzte Urnietako kaleetan, Kantazaunen eskutik. Aurretiaz, bi entsegu egun antolatu dituzte, horietako bat gaur. 

Abenduaren 24ean, arratsaldeko 16:30ean, hasiko dute ibilbidea San Joan plazan. Interesa duten herritar oro parte hartu dezake entseguetan eta, egunean bertan, herria girotzera irten daitezke.

Entseguak:

  • Abenduak 13: 18:30ean, kiroldegiko boxean.

  • Abenduak 20: 18:30ean, kiroldegiko boxean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!