Abenduaren 19, 20, 21, 22 eta 23an, Urnietako kiroldegiko langileek greba deialdia luzatu dute. Langileak kexu dira dituzten lan baldintza prekarioak medio eta egoera honetan hobekuntzarik eman ez dela ikusirik, greba deialdia luzatzea erabaki dute.
Batetik, Urnietako Elkartasun Ekimenetik (UEE) babesa eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu borroka honetan parte hartzen ari diren langileei. Azpimarratu nahi dugu, BPX enpresa eta bertako zuzendaritza dela langileen egoera honen erantzule zuzena, orain arte ez baitu inolako interesik adierazi langileei egoera hau hobetze aldera. Halaber, garrantzitsua iruditzen zaigu nabarmentzea, oraingo hau ere ez dela kasu isolatu bat eta sektore honetan maiz errepikatzen direla langileen eskubideak urratzen dituzten egoerak.
Bestetik, garrantzitsua ikusten dugu horrelako problematikak mahaigaineratzea, gure herrian ere egunerokoan errepikatzen bait dira langile klaseak jasaten dituen eraso mota ezberdinak.
UEEtik garbi daukagu langile borrokaz lortzen direla langileon eskubideak bermatzea, ikusi besterik ez dago Maiatzean Andoaingo Irizarreko langile greben lorpen eta arrakasta. Horregatik, dei egin nahi diegu Urnietako herritarrei datozen egunetan izango diren greba deialdietan parte hartzera.
ELKARTASUN OSOA URNIETAKO KIROLDEGIKO LANGILEEKIN!