Elkartasun kantu-bira antolatu du abenduaren 24an Urnietako Elkartasun Ekimenak

Aiurri 2022ko abe. 20a, 08:00

Musikak lagunduta, elkartasun betez aterako da kalera Urnietako Elkartasun Ekimena hilaren 24an. Hala, arratsaldeko 17:00etan elkartuko dira herritarrak, San Juan plazan kantu-bira egiteko. Horrez gain, "elkartasun saskia" zozkatuko dute hitzorduan bertan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!