Emakumezkoen senior taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du asteburuan

Aiurri 2022ko abe. 20a, 13:12

Urnieta Quel Abogados taldeak Ordiziako taldea garaitu zuen etxetik kanpo (18-24). Gizonezkoen Urnieta Artola Harategiak, berriz, ezin izan zuen garaipena eskuratu (22-30).

Emakumezkoen senior eskubaloi taldeak, Urnieta Quel Abogadosek, garaipen garrantzitsua lortu zuen etxetik kanpo, larunbat arratsaldean, Ordizian. 18-24 irabazi zion Ordiziako Biok2.com taldeari. Urnietarrak aurretik mantendu ziren beti markagailuan. Garaipen horri esker, urnietarrak seigarren postuan kokatu dira. Alde handia dirudien arren, liderretik 3 puntura soilik kokatuta daude.

Gizonezkoen Artola Harategia taldeak ere konpromiso garrantzitsua zuen larunbat arratsaldean, Alkar Taberna Corazonistas taldearen aurka. Lehen minutuetan markagailua nahiko parekatuta egon zen arren, atsedenaldira iritsi aurretik bisitariek abantaila hartzea lortu zuten (13-16). Bigarren zatian, gasteiztarrek abantaila hori handitzen jarraitu zuten, urnietarrei partidari berriro lotzeko aukerarik eman gabe.

Jubenilek, kadeteek eta infantilek ere galdu egin zituzten asteburuko partidak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!