Gabonak | Urnieta

Askotariko hitzorduak Gabonetan, Magale ikastetxearen eskutik

Aiurri 2022ko abenduaren 21a

2019ko jaiotza

Jada, hasiak dira Magale ikastetxean Gabonen ospakizun ekintzekin. Hala, jai giroko egitaraua osatu dute urtea ondo baino hobeto amaitzeko. 

Olentzeroren bisita jasoko dute HH-LHkoek eta DBH eta Batxilergoko ikasleek txistorra jango dute gabon kantak abestu ostean. Hori horrela, abenduaren 24an, kalera aterako dira, etxez etxe abestera, goizeko 11:00etatik hasita. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!