“Hobe ixilik” antzerkiaren aurrestreinaldia izango da Saroben

Aiurri 2022ko abe. 26a, 09:59
Donostia Kultura

“Hobe ixilik” antzerkiaren aurrestreinaldia ikusgai izango da urtarrilaren 11n, Sarobe arte eszenikoen gunean, arratsaldeko 19:00tan. 

Bost euroko kostua izango du sarrerak, baina gonbidapenak zozkatuko dira, abenduaren 27ra bitarte, Urnietan erroldatuta dauden bizilagunen artean. Nola parte hartu, baina? Udalaren webgunean edo APP-n izena emanda, edota Sarobeko kutxatilean bertan.

Sinopsia
Emakumea eta gizona. Gizona eta emakumea. Solasean, zirika, eztabaidan. Zertaz? Berdin dio. Eguneroko kontuak, gazta-tarta, patinetea, almorranak… edo gai potoloak, aldaketa klimatikoa, politika, Me Too… Baina esan, dena esan behar al da? Ixiltzea ez al da hobe batzutan?

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Salome Lelouch
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
  • Itzulpena: Ramon Agirre
  • Aktoreak: Itziar Ituño eta Ramon Agirre
  • Eszenografia: Asier Sancho Senosiain
  • Jantzien diseinua: Cristina Martinez
  • Argiztapena: Julen Zabala
  • Teknikoa: Alfredo Medina Lirio
  • Argazkiak: David Vicente
  • Kartela: Javier Naval
  • Ekoizpen Exekutiboa: Martin Agirre
  • Ekoizpen arduraduna: Xabier Agirre
  • Ekoizpena: Txalo
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!