60 haurrek hartu dute parte lehiaketan, eta zein baino zein politagoak eta koloretsuagoak dira gozotegiko zuhaitzean zintzilikatu dituzten apaingarriak.
Etxeetan eskura daukagun edozein material (egurra, papera, kartulina, kartoia, josteko hariak, magdalenen kapsulak…) erabili dute zintzilikarioak egiteko, eta orohar, irudimenaz, esku-lanetarako arteaz eta birziklapenaren ideiaz baliatu dira.
Apaingarriak Gabonetan ikusgai daude gozotegian bertan.