Hala, kaleetan barrena murgildu dira, eta, hainbat plazetan, erakustaldia egin dute Egape Dantza Taldeko kideek, Gabonei lotutako kantekin. Zaldundegi alboan, esaterako, plaza dantzak egin dituzte, Danbolin Txistulari Bandaren musika lagun. Iluntzea borobiltzeko, San Juan plazan amaitu dute ibilbidea, etxeko txikienen gutunak jasotzeko.