Erabilera librea izango du udal pilotalekuak Gabonek iraun bitartean, hain justu ere, urtarrilaren 6ra bitarte zabalik edukiko ditu ateak (ez da zertan erreserbatu), astelehenetik ostiralera 09:00etatik 18:00etara. Dena den, ordutegi horretan lehentasuna izango dute entrenamenduek eta erreserbek.