"Forever" antzezlanaren aurrestreinaldia egingo du Kultunka Teatrok Saroben

Aiurri 2023ko urt. 2a, 09:53

“Forever” antzerkiaren aurrestreinaldia ikusgai izango da KulunkaTeatroren eskutik urtarrilaren 20n, Sarobe arte eszenikoen gunean. Iluntzeko 19:00etan hasiko da antzerki mutua. 

Bost euroko kostua izango du sarrerak, baina, aurrez, zozketa egingo da, bina sarrerako lau sorta, urnietarren artean. Parte hartzeko aukera dago, jada. Bi aukera dituzte herritarrek: batetik, Urnietako Udalaren webgunean edo APP-a; bestetik, Saroben jarritako kutxatilean Saroben jarritako kutxatilean. 

Gehiago jakin nahi izanez gero, elkarrizketa egin dio arte eszenikoen guneak lantaldeari.

Sinopsia

Elkar maite dute, hainbeste, seme batengan gauzatu nahi dutela maitasun hori. Seme hori bihotz-bihotzez nahi dute. Behar fisikoa da. Baina, azkenean desio hori gauzatzen denean, seme hori ez da imajinatzen zutena.

Horrela hasten da Forever, amestu zuten familiaren irudikapena urruntzen joaten da. Betiko maitasun ideiari buruzko ikuskizun ironikoa, non patuak ez duen erantzukizun osoa bere gain hartzen. Helduei eta gazteei zuzenduta, proposamen berri honek seme-alaba desiratu, zaindu eta maitatu duen bikote batek dituen familia-harremanak aztertzen ditu. Bikote horren egoera zaildu egiten da haurraren nerabezaroan, eta agerian uzten ditu gure desioen, etorkizuneko proiekzioen eta errealitatearen arteko distantziatik sortzen diren beldurrak, gatazkak eta frustrazioa.

Gai horiek guztiek interpelatu egiten gaituzte, guri eragiten digute eta erraz identifikatuta senti gaitezke. Kulunka Teatroak, “André eta Dorine” eta ”Solicitudes” obren arrakastaren ondoren, eta sormen-talde bera mantenduz, maskara osoko legoaiaren aldeko apustua egiten du, hitzik gabe, familia-nukleo batean gertatzen den istorio hau kontatzeko.

Fitxa artistikoa

  • Egileak: Iñaki Rikarte, José Dáult, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
  • Zuzendaritza: Iñaki Rikarte
  • Antzezleak: Jose Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
  • Argiztapenaren eta eszenografiaren diseinua: Javier Ruiz de Alegría
  • Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo
  • Maskarak: Garbiñe Insausti
  • Eszenografia eta jantzigintza diseinua: Ikerne Jiménez
  • Produkzioa: Kulunka Teatro. Centro Dramático Nacional, Arriaga Antzokiaeta Victoria Eugenia Antzokiaren koprodukzioa da.
  • Banaketa: Proversus
  • Prentsa: María Díaz

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!