Angelo Jimenezen "Zaintzailea" eskultura inauguratu dute

Aiurri 2023ko urt. 4a, 17:54

Angelo Jimenezen "Zaintzailea" eskultura inauguratu berri da gaur arratsaldean, herriko Zaldundegi plazan. Hainbat lagun eta gertuko bertaratu dira ekitaldira, 2022. urtean martxan jarritako I. Eskultura Lehiaketako pieza irabazlea ikustera. Egape Dantza Taldeko kideek agurra dantzatu diote Jimenezi. 

120 kilogramo pisatzen ditu eskulturak eta, altueran, 162 zentimetro, luzeran, 99,5 zentimetro nahiz, zabaleran, 60 zentimetro neurtzen ditu. Honela laburtu dute proiektu irabazlea: 

Estilo primitibistako obra da, forma leunak eta femeninoak nabarmentzen dira. Konposizioaren harmonia, non emakumea obraren protagonista gisa nabarmentzen den (zaintzailea), tente eta indartsu agertzen da, non bi pertsonaren zaintzari bide ematen dion. Horietako batek hauskortasuna eta zahartzaroa adierazten ditu, egoera makur eta errazean; eskuinean, berriz, adin txikiko pertsona bat irudikatzen da. Biak berak zaintzen ditu (zaintzaileak). Obra zizelkatuta eta poliestireno hedatuko blokez hustuta dago. Grabitatearen bidez aluminioan urtuta dago, harea-moldean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!