Gabonak | Urnieta

Kabalgatarekin, itzulia eman diote herriari hiru Errege Magoek

Aiurri 2023ko urt. 5a, 19:32

Iritsi dira hiru Errege Magoak Urnietara. Arratsaldeko 18:00tan, iluntzearekin batera jaitsi dira Urnietara, zaldi gainean, laguntzaile eta guzti. 

Hala herriari itzulia eman diote eta jende mordoxka batu zaie kabalgatan, uneoro botatzen zituzten gozokiak jaso eta jaso. Txanbolin Txistulari Bandak girotutako bira amaitzean, San Juan plazara igo dira, eta, bertan, adinaren araberako sailkapenean jaso dituzte opariak, udaletxeko arkupeetan. Boltsak bete gozoki ailegatuko dira gaur asko eta asko etxera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!