Urte hasiera ona luzatu nahi du Urnietako nesken lehen taldeak

Aiurri 2023ko urt. 8a, 12:38

©UKE

Ordizian garaipena eskuratu zuen Urnietako lehen taldeak (18-24), eta datorren asteburuan gaurdaino garaipenik lortu ez duen Legazpi hurbilduko da Urnietako kiroldegira.

1.Lurraldeko senior emakumezkoa ligan aurrekaldeko multzoan darrai Urnnieta Quel Abogados taldeak. Sei talde daude 3 puntuko aldearekin, eta gainerakoak koska bat beherago daude. Datorren asteburuan sailkapenean azken postuan dagoen Legazpi hurbilduko da Urnietara. Aukera ona puntuak pilatzen joateko eta aurrealdean jarraitzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!