Gabonetako eskubaloi kanpusa arrakastatsua izan da

Aiurri 2023ko urt. 9a, 12:37

Gabonetako oporrak baliatuta, UKEko eskubaloi sailak Gabonetako kanpusa eta Gabonetako txapelketaren 13. edizioa antolatu zituen.

Astelehenetik asteazkenera, 8 eta 11 urte bitarteko 14 neska-mutilek parte hartu zuten kanpusean, eta bertan, eskubaloiko jokalariek eta entrenatzaileek zuzenduta, eskubaloiaren gainean ikasi zuten jokoen eta partiden bitartez.

Horrez gain, abenduaren 30ean (ostirala), arratsaldean, Gabonetako Torneoaren hamahirugarren edizioa jokatu zen, Covidaren bi urteko geldialdia gainditu ostean. Arratsaldea, Urnieta eta Saieko eskolen arteko lagunarteko topaketa batekin hasi zen. Ondoren, emakumezko kadete eta gazte mailako hiru taldeen arteko partidak jokatu ziren, baita emakumezko haur mailako lau taldeen arteko partidak ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!