"Kontari" kontzertua emango du Landarbaso abesbatzak, Saroben

Aiurri 2023ko urt. 11a, 13:41

Kontzertura joateko 2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira urtarrilaren 15era arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketan parte hartzeko sartu Urnietako Udalaren webgunean edo APP-an. Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

Landarbaso abesbatzaren “Kontari” kontzertua entzungai izango da urtarrilaren 29an, Sarobe arte eszenikoen gunean. Zertan datza Kontari kontzertua? Kontari kantatuz kontatzea da. Istorioak ez dira soilik kontatzeko, baita kantatzeko ere. Ipuin musikalak, filmetako abestiak eta mundu oso abestiak.

  • Eguna: urtarrilak 29

  • Ordua: 18:00

  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea

  • Hizkuntza: euskara

  • Sarrera: 3 euro

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!