Irikitzear da ludotekako matrikulazio-epea

Aiurri 2023ko urt. 12a, 11:10

Ateak irekiko ditu berriro ere aurki ludotekak. Arantzubiko eskola zaharrean kokatzen da eta 5-11 urte bitarteko haurrei zuzendua dago, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara.

Ludoteka gertutik ezagutu nahi duenak hilaren 26ra arte izango du aukera bertaratzeko. Hala, matrikulazio-epea urtarrilaren 16tik 26ra bitarteko izango da. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!