Ikus-entzunezkoen munduan, orain arte, euskarak presentzia eskasa izan du; horrekin kezkatuta, hainbat herri ekimenek nahiz eragilek Pantailak Euskaraz taldea sortu zuten. Euskaraldiaren azken edizioan Pantailaldia egitasmoa aurkeztu zuten: astebetez, euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko ariketa kolektiboa.