[Bigarren itzuliari ekingo diote]

Garaipen errazaren ondoren, partida zaila izango du aurrean Urnieta Quel abogados taldeak

Aiurri 2023ko urt. 16a, 10:11

©UKE Artxiboko irudia

Emakumezkoen 1. lurraldeko senior mailako eskubaloi ligan aurreko taldean jarraitzeko garaipena eskuratu zuen Urnietak, Legazpiren aurka (15-30).

Bigarren itzuliari ekingo diote, asteburu honetan. Urnietako taldeak Txingudiren zelaian jokatuko du. Sailkapenean egoera beretsuan dira bi taldeak. Urnietak 8 garaipen eskuratu ditu, eta Txingudik 7. Partida orekatua dirudi.

Sailkapena

1   MECALBE EIBAR

2   Orio

3   IRAULI

4   URNIETA

5   MUNTTARPE

6   TXINGUDI ZUBIEDER

7   EREINTZA BEISSIER

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!