Kezka adierazi du EH Bilduk, asteburuan, kiroldegia langile bakarrarekin ireki ondoren

Aiurri 2023ko urt. 17a, 12:12

Joan den asteburuan, hilaren 14an eta 15ean, irekita egon zen, zenbait orduz, herriko kiroldegia. Diotenez, kide bakarra izan zen lanean, gainerakoak greba mugagabean baitaude. Hala, kezka adierazi du Urnietako EH Bilduk, eta, bide batez, egoera horretan, segurtasun neurriak bermatu ote diren galdegin du. 

Esan bezala, greba mugagabeari ekin zioten bertako langileek hilaren 9an, egoerak hobera egin ez duela ikusita. Ondorioz, asteburuan ireki izanak, haserrea piztu du lanuztea egin duten kideen artean, baita oposizioko alderdien ardura eragin ere. 

EH Bilduk udaletxean galdera erregistratu du, afera horren gainean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!