Urnietako Energia komunitatea, plazara

Aiurri 2023ko urt. 18a, 10:50

Eguzki-plakak Zumarragako kirol-instalakuntza batean (Iturria: Otamotz)

Komunitatea 2022ko martxoan eratu zen, Edinor enpresaren eskutik. Jendaurreko aurkezpena egingo dute herrian, datorren urtarrilaren 25ean. Arratsaldeko 18:00etan hasita, azalpenak eskainiko dituzte Lekaio kultur etxeko areto nagusian

Urnietako Tokiko Energia Komunitatea jendaurrean aurkeztuko dute, hurrengo astean. Udalak horrela aurkeztu du ekimena: "Proiektu berritzaile honek udalerri jasangarriago bat sortzen lagunduko du, KM0 energia berriztagarria kontsumituz, udal eraikinetan instalatuko diren plaka fotovoltaikoei esker. Onuradunak, bestalde, proiektuan parte hartu eta komunitateko kide diren urnietarrak izango dira. Pertsona horiek beren fakturan aurreztuko dute, eta, batez ere, energia garbiagoa kontsumituko dute ingurumenaren zainketan ekarpena eginez".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!