Ermotegiko babes ofizialeko 25 etxebizitzen zozketa egingo da

Aiurri 2023ko urt. 18a, 14:12

Urnietako Ermotegiko etxebizitzen zozketa datorren urtarrilaren 23an egingo da, notario aurrean.

Etxebiden izena emanda zeuden eskatzaileek Urnietako Ermotegi eremuan dauden etxebizitza horiek esleitzeko prozeduran parte hartzeko aukera izan zuten, bere garaian. Ondoren, onarturiko eta bazterturiko eskaeren zerrenda argitaratu zen, eta Etxebideren webgunean kontsultatu daiteke. Zozketa urtarrilaren 23an gauzatuko du Britac Proyectos S.L sustatzaileak, notario aurrean, arratsaldeko 16:00etan hasita. Onarturiko zerrendan agertzen diren pertsonen artean zozkatuko dira, beraz, 25 etxebizitza horiek.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!