"Bidean bat" ekitaldia aurkeztuko du Magale ikastetxeak

Aiurri 2023ko urt. 19a, 13:15

Jardueraz beteriko "Bidean bat" aurkezpen-ekitaldia antolatu dute Urnietako Magale ikastetxeak, Salestarrek Presentación de María eskolarekin orain lau urte hasitako bateratze-prozesua plazaratzeko. Hala, hilaren 28an, larunbatarekin, hitzordu berezia antolatu du ikastetxeak, goizeko 11:30ean, Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako eraikinean. Bide batez, "Ametsen lorategia" proiektuaren berri emango dute, eskolako jolastokia atontzeko egitasmoa, hain justu ere. 

Orain lau urte hasi zuten presentacion de Mariak eta Salestarrek koordinazio eta elkarlan prozesua. Bada, uztartze prozesuaren amaierara iritsi da bidea, eta horren aurkezpena egin nahi dute urtarrilaren azken larunbatean: "Salestarrak Magale Urnieta"
izenaren pean bateratu dira eta titularitatea Salestarren esku geratu da. 

Egitaraua

  • Ongi etorria eta “Ametsen lorategira” bisita
  • Photocall.Hezkuntza-etapa bakoi tzeko ordezkari bat egongo da
  • Gure proiektuaren inaugurazioa eta aurkezpena
  • Musika emanaldia
  • Hamaiketakoa

Ekitaldian bertan izango dira Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza diputatua, José Ignacio Asensio Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidr. diputatua, Jorge Segurado, Urnietako alkatea zein Urnietako hiru alderdi politikoetako zinegotziak, Maria Eugenia Iparragirre Kristau Eskolako zuzendaria eta Mikel Pagola  Urnietako alkate ohia. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!