Mikel Iturriaren Euskaltel Euskadiren aurkezpen ekitaldia

Aiurri 2023ko urt. 20a, 12:55

Ezkerrean, aurrealdean, Mikel Iturria urnietarra.

Laugarren urtez jarraian, Euskaltel-Euskadik elitean jarraituko du ProTeam talde gisa, eta lehian izango da Itzulian, Donostiako Klasikoan eta nazioarteko egutegiko beste proba batzuen artean. Lorpen handia litzateke berriro ere Espainiako Vueltako gonbidapena eskuratzea. Iturria urnietarrarentzat 10. denboraldia izango da, onenen artean.

Euskaltel-Euskadi (UCI Pro Team): Mikel Iturria, Enekoitz Azparren, Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Iker Ballarin, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Carlos Canal, Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Peio Goikoetxea, Unai Iribar, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Juan José Lobato, Andoni López de Abetxuko, Gotzon Martin, Luis Angel Mate eta Antonio Soto.

 

Euskaltelek Derion duen egoitzan egin zuten aurkezpen ekitaldia. Fundazioaren baitan hiru talde batzen dira: Euskaltel-Euskadi, emakumeen Laboral Kutxa eta Laboral Kutxa amateurra. Guztira, elite mailako 62 txirrindulari.

  • De la Fuente, kirol zuzendaria: “Hiru urtean munduko talde onenen mailako proiektu bat eraiki dugu. Hori erraz esaten da, baina oso harro egotekoa da. Txirrindularitzaren elitean jarraitzeko borroka egin beharra dago, hori baita gure lekua.
  • Xabier Iturbe, Euskalteleko presidentea: "Euskaltel Euskadik txirrindularitza esan nahi du, ez bakarrik gure lurraldean, baizik eta mundu osoan zehar. Euskadi Fundazioak, urte hauetan guztietan, txirrindularitzarekiko eta gure kirolariekiko grina munduko txoko guztietara eraman du, eta Euskadik izan dezakeen ordezkaritzarik onena da”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!