Amaia Agirre Gonzalez urnietarra eta Iker Bilbao bizkaitarra Patagonian desagertu direla zabaltzen ari dira hedabide ezberdinak

Aiurri 2023ko urt. 20a, 20:25
El Periodico de Aragon hedabideak zabaldutako argazkia.

31 urtekoa, urnietarra, mendizalea da eta haren berririk ez dutela zabaldu dute hedabideetan. Urnietan oso familia ezagunekoa da, haren gurasoak Joxemari eta Belen Urnietan eta Andoainen irakasleak izan baitira, Egapen eta Ondarretan, erretiroa hartu zuten arte.

Ezbeharrean desagertutako beste mendizale euskalduna Iker Bilbao bizkaitarra da. 

Antza ezbeharra Patagoniako Fitz Royn gertatu da. Cerro Chaltén ere deitua da, euskarazko Wikipediak jasotzen duen bezala: “Hego Patagoniako mendia da, Txile eta Argentinako mugan dagoena, El Chaltén herritik hurbil. 3.405 mko garaiera besterik ez badu ere, zailtasun handiko igoera da, eta mundu osoko eskalatzaileak saiatzen dira gailurrera iristen”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!