Patagoniako erreskate zerbitzuak adierazi duenez, behatzeko eskatu zitzaien Fitz Roy muinoa bide beretik jaisten ari ziren beste kordadei, bi mendizaleen bizi-zantzurik ba ote zegoen ikusteko, elur-jausiak arrastaka eraman eta lurperatu zituen pitzaduran.
Horrez gain, Sorospen Batzordeak gehitu du 100 metroko luzeera duela arrailak eta 8 metroko zabalera, gutxi gorabehera. Hala, gehitu du 15 metroko sakonera duela elur-tapoiak, baina ezezaguna zaiola zein den benetako hondoa: "Hori dela eta, bilaketa- eta indusketa-lanak erreskatatzaileak pitzadura barruan hainbat orduz egotea eskatzen du, horrek dakarren arriskuarekin."
Gutxienez, sei eta zortzi ordu bitarteko denbora beharko luke bilaketa-taldeak hara ailegatzeko, eta "bi kideak bizirik egoteko aukerak drastikoki murrizten dira ezbeharra gertatu eta 12 ordu igarota". Bide beretik, baldintza meteorologikoek ez omen dute laguntzen: elur-jausi gehiago izateko arriskuak jarraitzen du, gaur gaurkoz, 4000 metroko garaieran baitago isoa 0n.
Bidearen nondik norakoak azaldu dituzte Pou anaiek (aurreko argazkia ere bi aplinistena da):
MALAS NOTICIAS PARA EL ALPINISMO VASCO DESDE LA PATAGONIA
— Hermanos Pou (@hermanospou) January 21, 2023
Una avalancha de fusión -muy pesada- provocada por las altas temperaturas en la zona, habría alcanzado a Amaia Agirre e Iker Bilbao en la base de la ruta Franco-Agentina al Fitz Roy. 1/4 pic.twitter.com/3pgAQmwq4Q
Egun goibelak ekarri ditu ezusteko istripuak Urnietara, Durangora, baita Euskal Herri osora ere; tartean, babesa adierazi die senideei, sare sozialetan, herriko Zanpatuz mendi elkarteak:
View this post on Instagram
Ildo berean, Euskal Herriko Mendizale Federazioak ere tristura agertu du albistearen aurrean:
Gure babesa eta Euskal Herriko mendizale familiarena helarazi nahi diegu alpinisten familiari eta gertukoei https://t.co/gZIjGUzyPn
— Euskal Mendizale Federazioa EMF-FVM (@Emffvm) January 20, 2023
Hala, atsekabea adierazi die Urnietako Udalak Agirreren senideei zein lagunei, elkartasun eta babes osoz.