Atsekabea agertu die Udalak Agirreren senide eta lagunei

Aiurri 2023ko urt. 22a, 23:00

©Wikipedia

Urnietako Udalak bere atsekabea helarazi die "Agirreren senide eta lagunei zorigaiztoko gertaera honen aurrean. Aldi berean, babesa eta maitasuna erakutsi nahi dizkie une zail hauetan, eta behar duten laguntza eskaintzen die".

Udalak oharrean adierazi duen bezala, Andeetako El Chalten Zentroko Laguntza Batzordeak ohar bidez jakinarazi zuen erreskate-lanak amaitu zituztela, ordu asko zeramatzatelako lurperatuta eta haien gorpuak bilatzeko saiakerak arrisku handia eragin dezakeelako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!