Emakumezkoen senior taldea hirugarren postua sailkatu da Txingudi Zubiederra taldeari irabazita (20-22). Lehen itzulia amaituta, podiuma eskuratu dute. Urnietarrak aurretik joan ziren partida osoan, eta, bigarren zatian, abantaila 5 golekoa izatea lortu zuten; hala ere, Irungo taldeaklan handia eman zuen azken minutura arte, eta emaitza estutzea lortu zuten.
Urnieta Artola Harategia taldeak galdu egin zuen Petronor Muskiz taldearen aurka (29-21). Talde bizkaitarra azken aurreko postuan kokatuta zegoen, eta sailkapen hori baliatuta urnietarrek garaipena eskuratu nahi zuten. Muskizeko taldeak maila handia erakutsi zuen etxean eta gipuzkoarren ezin izan zuten askorik egin; zortzi goleko aldeagatik gailendu ziren aurkariak.