Martxan da Magale ikastetxearen "Gaztedi astea"

Aiurri 2023ko urt. 25a, 09:11

Ekintzez beteta dator Magale ikastetxeak antolatutako "Gaztedi astea": Gaur hasi eta datorren asteartera bitarte, adin guztiei zuzendutako askotariko hitzorduak izango dituzte eskolan, kirolaz, kulturaz, ekonomiaz eta beste hainbat alorrez gozatzeko. 

Bestalde, jolas-garaietan txapelketak antolatu dituzte, ikasle zein irakasleek, elkarrekin, jolas dezaten. 

  • Urtarrilak 25: Mahai-ingurua izango da Ainara Manterola prestatzailea, Irene Caminos Trialeko kirolari eta Xabi Tolosa nahiz Jon Alberdi pilotariekin. 11:05etik 12:00etara DBHkoentzat eta 12:20tik 13:10era Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. 
  • Urtarrilak 26: Magia eta ilusioarentzako tarte bat izango da, Asier Kidam magoaren eskutik. 11:05-12:00 Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat eta 12:20tik 13:15era DBHkoentzat.
  • Urtarrilak 27: Xabat Ilarregi eta Iker Ormazabal bertsolariak oholtza gainera igoko dira, bertso-saioa eskaintzeko.11:05etik 12:00etara Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat eta 12:20-13:15 bitartean DBHkoentzat.
  • Urtarrilak 28: Larunbatean, 11:30ean,  “Ametsen lorategia” inauguratuko du ikastetxeak. Era berean, jardunaldia
    aprobetxatuko dute, ikasturte honetatik aurrera, Urnietako Salestarrek Presentación de Maria ikastetxearen titulartasuna hartu dutela ofizialtzeko. Ondoren, musika-jaialdia egingo du, 15:00etan, Bosko Anitzek.
  • Urtarrilak 30: “Genero indarkeria eta tratu onak” gaiaren gaineko hitzaldia emango du Harremanak taldeko Maddi Egizabalek. 11:05ean DBHkoentzat eta 12:20an Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. Jarraian, ekintzailetza azoka izango da. 
  • Urtarrilak 31: On Bosko jaia. Ekintzak 10:00etan hasiko dira, ohiko ospakizunarekin: bertan, Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleei omenaldia egingo zaie, aste gutxi barru enpresetara joango direlako praktiketara. Ondoren, ohiko patata tortilla txapelketa egingo da eta jolas-garaietako txapelketetako finalak egingo dira, Photocall-ean argazkiak ateratzeaz gain. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!