Kalera irtengo da Kantazaun, Santa Ageda egunaren bezperan

Usadioak aginduta, otsailaren 4an, Santa Ageda egunaren bezpera ospatuko da herrian. Hala, kalez kalez, atariz atari ariko da Kantazaun taldea abesten. Arratsaldeko 18:00tan abiatuko dira San Juan plazatik, eta bertaratzen direnei baserritarrez jantzita joateko eskatu die antolatzaile taldeak. Bestalde, entsegu bat egingo da aurretik, urtarrilaren 30ean, 19:00etan, Lekaio kultur etxeko areto nagusian, hain zuzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!