Igoera fasea hastear da, lehen erregional mailako Urnieta taldearentzat

Aiurri 2023ko urt. 26a, 07:15

Lengokoak-Urnieta izango da fase berriko lehen partida, larunbat honetan. Cesar Benito zelaian izango da, 16:15tan hasita.

Hamalau jardunaldiko ligaska antolatu zuen futbol federazioak, bost multzotan banatuta. Laugarrenean aritu da UKE, eta taldeko bigarrena izan da. Ligako datuei erreparatuta, bost multzoak kontutan hartuta, garaipen gehien eskuratu dutenen artean daude Idiazabal, Urnieta eta Vasconia taldeak. Urnieta 4. multzoko bigarrena izan da, Idiazabalen atzetik. Lengokoak, igoera faseko lehen aurkaria, 1. multzoko hirugarren sailkatua izan da zortzi garaipenekin.

 

FUTBOLA

1.Erregionala, 4. multzoa. Sailkapena

1   IDIAZABAL 36 puntu

2   URNIETA 34 puntu

3 LAZKAO 31 puntu

4 INTXURRE 22 puntu

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!