Opari-txekeak otsailaren 12ra arte erabili ahal izango dira

Aiurri 2023ko urt. 27a, 12:43

Kanpainan parte hartu zuten establezimenduetako batean edozein erosketa edo kontsumo egin zuten pertsonek txartel bat betetzeko aukera izan zuten establezimenduan bertan urtarrilaren 8ra bitarte.

Txartel horiek bete zituzten pertsonen artean opari-txekeak banatzeko zozketa egin zen urtarrilaren 9an, Lekaio kultur etxean. Establezimendu bakoitzak 150 euro banatu ditu opari-txekeetan, zeinak, derrigorrean egokituriko establezimenduan erabali behar diren. Hau da, establezimendu batek banaturiko opari txekea ezingo da beste establezimendu batean erabili. Horretarako azken eguna otsailaren 12 izango da, izan ere, egun horretatik aurrera ez dute baliorik izango.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!