Irabazle eta galtzailerik gabeko apustua

Jon Ander Ubeda 2023ko urt. 28a, 08:42

Iguaranek utzi gaituen orduotan, ezinbestekoa da 1962ko apustu sonatua gogoan hartzea. 

Egin beharreko lana hauxe zen: 125 kilo harri zilindroa- rekin hamarna minutuko hiru txandatan nork jasoaldi gehien egin. Apustu hura ira- bazlerik eta galtzailerik gabe bukatu zen, biek ere jasoaldi berdinak egin zituztelako: 103. Hona datuak, zehatz- mehatz:

Txandak

Iguaran

  1. Txanda: 36
  2. Txanda: 34
  3. Txanda: 33

Guztira: 103

Lizeaga

  1. Txanda: 35
  2. Txanda: 34
  3. Txanda: 34

Guztira: 103

 

2007an Joxeba Lizeagak orduko gertaera gogora ekarri zuen, apustua burutu zuten bi urnietarren adierazpenak bilduz. Artikulu hartan adierazi zutenez, biek ere harria jasotzeko afizioa umetatik izan zuten. Aurreneko saioak landu gabeko harriekin egiten zituzten; bide bazterrean edo baserri inguruan harriren bat aurkitzen bazuten huraxe ja- sotzen saiatzen ziren. Juanek gogora ekarri zuen 14 urterekin, Ostegun Santu egunean, mezaren ondoren, nola bost lagun harri jasotzera joan ziren. Martinek ere orduan adierazi zuenez, igande eguerdi batzuetan Lekun baserrira joaten zen, bertako Joxe Manuelek, bere garaian apustu bat egiteko erabili zuen harriari altxaldi batzuk egitera.

Apustua serio hartu zuten. Martin Oriora joan zen bi hi- labeterako, Luis Atxega harri- jasotzailearengana. Juan, berriz, Urnietan Inazio Erkizia azeriarekin aritu zen entrenatzen. Antzeko prestakuntza izan zuten biek: mendira atera, soka saltoan ibili eta harria altxa.

Bi urnietarrak prestaketa lanetan zebiltzan bitartean, bi bando sortu ziren herrian, baten edo bestearen alde ze- goen jendearen artean. Giroa baretzeko asmoarekin, Dionisio Telleria orduko erretoreak, meza nagusi batean, apustuko gorabeherak bakean bukatzeko eskaria egin omen zien herritarrei. 2007an Aiurriri aitortu ziotenez, “lehia egon zen, baina hasarrerik ez, apustua jokatu eta bi astera gu biok eta bi aldetako koadrilak elkarrekin egin genuen bazkaria Zaldundegin”. Ez batak, ez besteak ez zuten berdinduta bukatzerik espero, baina orain pozik daude horrela bukatu izanaz.

Elkarren lagunak ziren apustua egin aurretik eta hala izaten jarraitu dute beti.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!