Zuhaitz Eguna ospatuko da otsailaren 2an

Aiurri 2023ko urt. 30a, 16:39

Zuhaitzaren Eguna antolatu dute Urnietako bi ikastetxeek otsailaren 2an. Hala, goizeko 11:00etan, Etxeberri
kalera gerturatuko dira Egape Ikastolako zein Salestarrak Magale Ikastetxeko ikasleak: Lehen Hezkuntzako
bosgarren mailako 60 ikasle inguruk 18 udareondo “Pyrus calleryana Chanticleer” landatuko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!