Hauxe izango da ekitaldia. Lore eskaintza bat egingo da, baita agur dantza bat ere. Hurbileko zenbait pertsonek hitza hartzea espero da: Familiako kideak, Amaiaren lagunak, Egape ikastetxekoak, herriko mendizaleak… Andoaingo musika eskolako abesbatzak kanta bat abestuko du.
Azkenik, antolatzaileek omenaldira agertzeko gonbitea luzatu nahi diete herritar eta mendizale guztiei.