Euskal dantza saioa, Zilegi Eskolaren eskutik

Hilabete berria ekitearekin batera, bere eskaintza zabaldu du Urnietako AEKren Zilegi Eskolak. Horrela, euskal dantza klasea izango da otsailaren 8an, Igantzi Olaran urnietarraren eskutik. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da, euskaraz eta doan. 

Izena emateko ondorengo telefono zenbakira edo helbide elektronikora deitu edo idatzi
beharko da. 663043314 edo zilegieskolak@aek.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!