Informazio-bulegoa ireki dute, Energia Komunitatearen gaineko zalantzak argitzeko

Aiurri 2023ko ots. 2a, 10:57

Abian da herriko Energia Komunitatearen aldeko kanpaina: “Elkarrekin teilatuak energia bilakatzen”. Aurkezpen ekitaldiaren ostean, eta, atariz atari, liburuxkak banatu ondoren, informazio-bulegoa ireki da kiroldegian: bertan, urnietarrek proiektuaren gaineko edozein zalantza argitzeko aukera izango dute. Bestalde, komunitatera batzeko eskaera osatzen lagunduko zaie zailtasunen bat duten pertsonei . 

Bulegoa otsailaren 23ra arte egongo da zabalik asteartetik ostegunera (10:00-14:00 eta 16:00-20:00).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!