Udareondoak landatu dituzte Egapeko eta Salestarrak-Magaleko ikasleek Zuhaitz Egunean

Aiurri 2023ko ots. 3a, 09:21

Udarea, “Pyrus calleryana Chanticleer” delakoa izan da protagonista Urnietako Zuhaitz Egunean: 18 udareondo landatu zituzten atzo Egape Ikastolako zein Magale-Salestarrak ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 60 ikaslek. Horrela, udaberrian, zuriz eta, udazkenean, kolore biziz beteko da Ermotegira dijoan Etxeberri kalea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!