Elkarretaratzea deitu dute gaur kiroldegiko langileek, lan-hitzarmen duina aldarrikatzeko

Aiurri 2023ko ots. 3a, 09:32

Kalera ateratzeko deia egin dute kiroldegiko langileek, gaur, iluntzeko 19:00tan, Zaldundegi plazan. 

Borroka “luzea eta gogorra” izaten ari dela aitortu zuten, joan den astean egindako protestan, hamarkada batean “egin ez dena” orain egiten ari direla, alegia: “Epaitegira joanda, aintzinatasunak kobratzea lortu dugu eta, greba bidez, lortuko dugu lan-hitzarmen bat eguneratutako soldata eta baldintzekin”. Bide batez, barkamena eskatu zieten herritarrei, eragozpenengatik, eta, baita, “bihotz-bihotzez”, beren esker ona adierazi ere, babesagatik. 

Ia hilabete igaro da lanaldi mugagabea egitea erabaki zutenetik. Urtarrilaren 13an, kalera atera ziren, beren egoeraren berri emateko eta salatzeko. Dena dela, ez da oraingo kontua aldarrikapena, izan ere, joan den urteko udazken partean hasi zituzten lanuzteak, egun solteekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!