“Urnietako izarrak” izango da aurtengo inauterien gaia

Aiurri 2023ko ots. 3a, 12:39

"Urnietako izarrak" hizpide, Inauteriak ospatuko dira Urnietan otsailaren 18an. Larunbat horretan, egun osoko egitaraua antolatu du jai batzordeak. 

Eguerdiko 12:00etan herriko taldeen emanaldiak ikusteko aukera izango da Idiazabal kalean, baita herriko beste hainbat txokotan ere. Ondoren, 14:00tan, gazteen bazkaria egingo du Poxta Zaharrek Egape Ikastolan. Arratsalde partean, 17:00tan, kontzertua izango da, gazte kuadrillen elkarteak antolatuta. Bada, ordu horretan, beste bi hitzordu izango dira Urnietan: batetik, herritarren mozorro kalejira irtengo da San Joan plazatik Bosko Anitz txarangak girotuta. Ondoren, mozorro onenaren sari banaketa egingo da Idiazabal kalean. Bestetik, Sorginek eta Topatuen taldeak antolatuta xouak ikusgai izango dira Idiazabal kalean.

Azkenik, gaueko 22:00etan, 80-90. hamarkadako musika saioa izango da Idiazabal kalean, Urnietako Gau Elektronikoa taldeak antolatuta. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!