Kantuak eta koplak, Urnietako kantu-errondan

Aiurri 2023ko ots. 4a, 15:10

Joxe Fermin Argiñarena koplatan aritu da ibilbidean barrena. Kantuak eta koplak uztartu dituzte, aurtengo kantu-errondan.

Elizdorreko ordulariari koplak

Eliz dorrean kokatzen

horrelakoak tokatzen,

bertan dagoen erlojuari

hasi gaitezen koplatzen.

 

Hirurak hamar gutxitan

asko edo ta gutxi dan,

urnietarrak galdetzen dute

“paroan” nola utzi dan.

 

Bakoitza bere lanetan

erakusten da obretan,

Elizak ez du ezer jakin nahi

ta Udala oporretan.

 

Geldirik dago gaitzakin

nola konpondu ez jakin,

hemen eskuak garbitzen dira

bate bestean aitzakin.

 

Eliz dorrean lo dago

laguntzik ez daukalako,

hemen dirua maitatutzen da

Jainkoa baino gehiago.

 

Elkartzen dira elkartzen

traturik ez da erditzen,

martxan ez dute jarriko baina

denbora ez da gelditzen.

 

Ta non jarriko arrastoa

garia edo lastoa,

ta diotenez goseak hil zun

bi nagusiren astoa.

 

Pulpitutikan ulua

ajatu zaio lujua,

urte batzutan ez da jarriko

martxan gure erlojua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!