Azken agurra eman dio Urnietako herriak Amaia Agirre Gonzalezi

Aiurri 2023ko ots. 4a, 19:36

Jende andana bildu da, gaur, arratsaldeko 17:00etan, Urnietako San Juan plazan, Amaia Agirre Gonzalez herrikideari azken agurra emateko. Mendizalearen argazki-sorta batek eman dio hasiera omenaldiari, eta oholtza gainera igo dira Agirreren gertukoak, hura gogoan hartzeko.

Senitartekoen lagunek agurra dantzatu ondoren, elkartasunezko hitzak izan dituzte, besteak beste, Zanpatuz mendi elkarteak, Egape Ikastolak, eta, omenduarekin batera, Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioko kide ziren hiru lagunek.

Bide berean, Agirreren gertukoenek ere hitza hartu dute, Fermin Argiñarena urnietarrak bertsoa abestu ostean: amak hiru poema eskaini dizkio, baita kuadrillako lagunek maitasunez betetako hitzak ere. Goxotasun handiz zuzendu zaio anaia eta Andoaingo abesbatzak eman dio amaiera, Mikel Laboaren Txoriak txori abestiarekin, lore-eskaintza egiten zen bitartean. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!