[Igoera fasea]

Ezin izan du bigarren partida jarraian irabazi

Aiurri 2023ko ots. 6a, 07:11
Artxiboko irudia.

Kanpoan otso eta kalean uso. Horrela abiatu du igoera fasea Urnieta taldeak. Etxetik kanpo irabazi zuen lehen jardunaldian, baina oraingoan etxean Sanpedrotarra B taldearen aurka galdu zuen (1-3).

Dena esatera, Urnietak "etxean" Zubietan jokatu zuen, kiroldegiko greba dela-eta. Asteburuan berriro etxeko arituko dira, oraingoan Mariñoren aurka. Sailkapenean aurrealdean jarraitzeko aukera aproposa dirudi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!